Orbea txirrindulariak txapela lortu du kadete mailan

Urola Kostako Hitza 2012ko api. 18a, 12:58

Denboraldiko aurrenengo garaipena lortu du Lagun Onak-Atracciones Sanz txirrindulari taldeak Elorrion.

Denboraldiko aurrenengo garaipena lortu du Lagun Onak-Atracciones Sanz txirrindulari taldeak Elorrion. Lehen urteko kadeteen mailako Gazteak Txapelketako lehen proba puntuagarria izan da, gainera. Unai Orbea azpeitiarra izan da txapela ortu duena, 47 kilometroko ibilbidea osatuta.
 
Beste bi txirrindularirekin batera, ihes egin zuen tropeletik hamargarren kilometroan. Geroago bera bakarrik abiatu zen, haiek atzean utzita. Pelotoiari 01:40ko aldea ateratzera iritsi zen, nahiz eta lasterketaren amaiera aldean tropela azkartzen hasi zen. Azkenerako, 23 segundoko aldearekin iritsi zen helmugara. 
 
Gainotzeko taldeen emaitzak
 
Jubenil mailakoek ere larunbatean jokatu zuten Elgoibarren, eta taldeko aurrenengoa Iosu Garate izan zen, 33. postuan. Taldeka hamargarren postua eskuratu zuten. Igandean, berriz, bigarren urteko kadete mailakoek jokatu zuten. Lasterketa amaitu zuen azpeitiar bakarra izan zen Iparragirre, 27.postuan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide