1.028 lagun izan dira Loiolako Turismo Bulegoan, Aste Santuan

Uztarria.eus 2012ko api. 18a, 13:07

Loiolako turismo bulegoan iaz baino % 27 bisitari gehiago izan dira Aste Santuan.

Iaz, epealdi berdinean 808 bisitari izan zituen Loiolako Turismo Bulegoak. Aurten, beraz, iaz baino % 27 bisita gehiago izan dira.

Aste Santuko oporraldian, martxoaren 31 eta apirilaren 15a bitartean, 1.028 bisitari izan ditu Loiolako Santutegiko Turismo Bulegoak. Arduradunen datuen arabera, "bisitari gehienak, % 60, Espainiako Estatutik etorritakoak izan dira, Herrialde Katalanetatik, Madrildik eta Gaztela-Leondik batez ere; % 22, Euskal Autonomi Erkidegotik etorritakoak; eta % 18, atzerritarrak, frantziarrak gehienbat". Iaz, epealdi berdinean 808 bisitari izan zituen Loiolako Turismo Bulegoak. Aurten, beraz, iaz baino % 27 bisita gehiago izan dira.

Azpeitira etorritako 1.028 bisitarietatik 533 euren kabuz etorri dira; gainontzeko 495ak, berriz, antolatutako bidaien bidez. Turismo Bulegoko arduradunen arabera, "Loiolako Santutegiaren  (informazio orokorra, ordutegiak...), inguruko zerbitzuen (Trenaren Museoa, jatetxeak, Ekainberri...), Hiru tenpluen ibilbideez eta informazio orokorraz galdetu dute bisitariek". 

78 lagun, Bakardadeko Kaperan

Iraurgi Lantzenek Bakardadeko Kaperara bisita gidatuak antolatu zituen Aste Santuko oporretarako. Apirilaren 5ean, 6an, 7an, 13an eta 14an egin dituzte bisitaok, eta 78 lagunek hartu dute parte.

Kapera bisitatu duten pertsonetatik 38, Euskal Autonomi Erkidegokoak izan dira. Horietatik 17, berriz, azpeitiarrak. Gainontzeko 40 bisitariak Espainiar Estatutik etorritakoak izan dira. Besteak beste, Herrialde Katalanetakoak, Madrilgoak, Gaztela-Leongoak eta Extremadurakoak. 

Iraurgi Lantzenekoek esan dutenez, "pasa den urteko Aste Santuko bisita gidatuen partaidetza zifrak mantendu egin dira".

 

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide