Santa Engraziko eguna antolatu du Lagun Onak M.B.-k, iganderako

Uztarria.eus 2012ko api. 18a, 14:04

Azpeititik autobusez joan nahi dutenek Lagun Onak mendizaleen tabernan eman behar du izena. Izena emateko azken eguna bihar, apirilak 19, izango da. Bazkideek lau euro ordaindu beharko dituzte eta gainontzekoek sei euro.

Lagun Onak Mendi Bazkunak Santa Engraziko eguna antolatu du. Igandean, apirilaren 22an, izango da, egun osoz. Lagun Onak-ek Azpeitiko plazatik 09:00etan antolatu du Santa Engrazirako irteera. Haur eta gaztetxoak autobusez joango dira Zestoara eta helduek, berriz, Azpeititik Santa Engrazira oinez joateko aukera izango dute. Zestoatik, 09:30ean irtengo dira Santa Engrazira.

Goizean, Santa Engraziko bentan salda beroa banatuko dute han bildutakoen artean. Bazkaltzera, berriz, Aizarnara jaitsiko dira. 18:00etan irtengo du Aizarnatik Azpeitirako autobusak. 

Azpeititik autobusez joan nahi dutenek Lagun Onak mendizaleen tabernan eman behar du izena. Izena emateko azken eguna bihar, apirilak 19, izango da. Bazkideek lau euro ordaindu beharko dituzte eta gainontzekoek sei euro.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide