Sare sozialen eraginak izango dituzte hizpide, gaur

Uztarria.eus 2012ko api. 19a, 12:25

Hitzaldia 19:00etan hasiko da, gaztelekuan. Udaleko Gazteria Sailak antolatu du solasaldia, eta Mikel Madina izango da hizlaria.

Gaur, osteguna, sare sozialen eraginaren inguruko hitzaldia izango da 19:00etan hasita, gaztelekuan. Udaleko Gazteria Sailak antolatu du solasaldia, eta Mikel Madina izango da hizlaria.

Gaztelekuko hezitzaileen eta gurasoen zalantzei erantzuteko asmoarekin antolatu dute: "Gaztelekuan beti hitz egin dugu sare sozialek gaztetxoengan izan dezaketen eraginaz, eta hainbat gurasok kezka eta zalantzak azaldu dizkigute".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide