Lapatxen aurkitu zuten gorpua 31 urteko gizonezko batena da

Uztarria.eus 2012ko api. 20a, 12:24

Herrizaingo Sailak gertatutakoaren inguruko ikerketarekin jarraitzen duela esan du. Ezin izan du zehaztu heriotza istripuz ala indarkeriaz izan zen, eta Lapatxera nola iritsi zen ere aztertzen ari dira oraindik.

Gipuzkoako Ikerketa Kriminaleko Unitateko agenteek herenegun, asteazkena, Lapatx zabortegian aurkitutako gorpua identifikatu dute. 31 urteko etxerik gabeko gizonezko baten hilotza da, eta aljeriar jatorrikoa da.

Herrizaingo Sailak gertatutakoaren inguruko ikerketarekin jarraitzen duela esan du. Ezin izan du zehaztu heriotza istripuz ala indarkeriaz izan zen, eta Lapatxera nola iritsi zen ere aztertzen ari dira oraindik.

Zabortegiko langileen asteazkenean 14:30ak aldera aurkitu zuten hilotza.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide