Azpeitiko Argazki Elkarteak antolatuta, hilaren 1ean egin zen XXXV. Udaberriko Argazki Rallya eta argazki bilduma onena Barakaldoko Alex Garairena izan da. Garaik aurten Azpeitian irabazten duen bigarren saria da; Gau Txori Argazki Rallya ere berak irabazi zuen-eta. Sari banaketa eta argazki rallyra aurkeztutako argazki guztien erakusketa bihar, zapatua, izango da, 18:00etan hasita, Tren Museoko proiekzio aretoan.
Antolatzaileek esan dutenez, "Irungo, Oreretako, Donostiako, Orioko, Zarauzko, Zumaiako, Iraetako, Andoaingo, Azkoitiko, Urretxuko, Elgoibarreko, Soraluzeko, Barakaldoko eta Azpeitiko 57 helduk eta 4 gaztek hartu zuten parte rallyan". Sei gairen inguruko argazkiak atera behar izan zituzten parte hartzaileek: udaberria, ferrokarrila, zubiak, modelo bati argazkia, irudi geometrikoa eta judoan borrokatzen.
Epaimahaiaren erabakiz, honakoak izan dira rallyko argazki sarituak:
Argazki bilduma onena: Alex Garai (Barakaldo), 130 punturekin. 180 euro eta Azpeitiko eskudela.
Bigarren bilduma onena: Juan Joxe Agirre (Azpeitia), 120 punturekin. 150 euro eta garaikurra.
Hirugarren bilduma onena: Fernando Oregi (Soraluze) 114 punturekin. 120 euro eta garaikurra.
Herriko lehenengo sailkatua: Alaitz Ruiz, 113 punturekin. 90 euro eta garaikurra.
Argazki Rallyko argazki onena: Iñaki Etxenagusia (Azpeitia). 60 euro eta garaikurra.
Fototeka saria: Carlos de Cos (Soraluze). 60 euro eta garaikurra.
16 urtetik beherakoen artean, bilduma onena: Amaia Lizaso (Azpeitia), 103 punturekin. 30 euro eta garaikurra.
16 urtetik beherakoen artean, bigarren bilduma onena: Jaeche Gonzalez (Barakaldo), 100 punturekin. 20 euro eta garaikurra.
16 urtetik beherakoen artean, hirugarren bilduma onena: Telmo Ostolaza (Zumaia) eta Asur Gonzalez (Barakaldo), 99 punturekin. 15 euro eta garaikurra.