Hazparnera joateko danbor taldea osatu nahi du Udalak

Uztarria.eus 2012ko api. 20a, 13:45

Azpeitiko danbor-jotzaileak eta Hazparnekoak 2006an, plazan.

Ekainaren 24an, igandea, Hazparnen danborradaren 20. urteurrena ospatuko dute. Hori dela-eta, egun horretan azpeitiarrez osatutako danbor talde batek festan parte hartzeko deia egin dute Hazparnekoek.

Azpeitiko Udaleko Festa sailaren arabera, 30-40 herritarrek osatutako taldea nahikoa litzateke; 15-20 upel eta beste 15-20 danbor. Parte hartzeko interesa duten herritarrek  943 15 70 68 telefono zenbakira deitu behar dute. 

"Bi herrien arteko harremana sendotzen joateko aukera aparta" dela uste du Mikel Ibarzabal Festa batzordeburuak. Horregatik, "herritarrak Hazparneko festan parte hartzera animatu" nahi ditu.

Azpeitia eta Hazparne senidetuta daude 80ko hamarkadatik.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide