Honezkero, jasoko zenuen (edo hurrengo egunetan jasoko duzu) AZZ etxez etxe banatzen ari den triptikoa. Bertan, hurrengo egunetan izango diren bi hitzaldiren berri ematen da eta baita oinarrizko galdera-erantzun zerrenda bat ere.
Sorreran aipatu genuen bezala, ahalik eta informazio gardenena herritarren esku jartzeko ari gara lanean. Horregatik, asteartean (euskaraz) eta ostegunean (gazteleraz) hitzaldiak izango dira Betharram ikastetxeko aretoan. Bi atal nagusi izango dituzte hitzaldiek: alde batetik zaborraren problematikaren kokapena eta zero zabor estrategia; bestetik, ezagutzen dugun bilketa sistema eraginkorrena aurkeztuko dugu, atez atekoa.
Ostiralean, agerraldia: hobetu daiteke, zergatik ez?
Arratsaldeko 18:30etarako, agerraldi jendetsua antolatu da Betharram ikastetxeko pilotaleku handiko eserlekuetan. Bertan irakurriko den adierazpenak, aldaketaren aldeko apustua egingo du. Hobeto egin badaiteke, hobeto egitearen alde gaudela esango da eta informazio ggardenaren eta herritarren arteko eztabaida parte hartzaile baten aldeko apustua egingo da.
Beraz, hobetu daitekeela (eta behar dela) uste baduzu, informazioa jasotzearen aldeko jarrera baduzu eta eztabaida giro egokian eman behar dela irizten badiozu, prentsaurreko honetan egotea dagokizu! Bertan ikusiko garelakoan, agur bat.
Hurrengo egunetarako egutegia:
Apirilak 24 asteartea
21:00 Betharram
HITZALDIA (euskaraz): “Zero Zabor estrategia eta atez ateko hondakinen bilketa sistema”
HIZLARIAK: Leire Etxaniz Urola-erdiko mankomunitateko lehendakaria eta Patxi Juaristi Azpeitia Zero Zaborreko kidea.
Jueves 26 de abril
21:00 Betharram
CHARLA (en castellano): “Estrategia Basura Cero y el sistema de recogida puerta a puerta”
PONENTES: Leire Etxaniz presidenta de la mankomunidad de Urola-medio y Patxi Juaristi miembro de Azpeitia Zero Zabor.
Apirilak 27 ostirala
18:30 Betharram ikastetxeko pilotalekuan
AGERRALDI JENDETSUA
“Hobetu daiteke, zergatik ez?”