Lagun Onakek garaipen garrantzitsua lortu du asteburuan

Uztarria.eus 2012ko api. 23a, 12:22

Partida aurreratuta, joan den ostiralean jokatu zuen Lagun Onakek ligako 35. partida, Zarautzen kontra. 3 eta 1 nagusitu zen Azpeitiko taldea eta, beraz, hiru puntu garrantzitsu lortu zituen Lagun Onakek.

20. minutuan aurreratu zen Lagun Onak markagailuan, Blancok gola sartu eta gero. Bigarren gola Uribarrenek sartu zuen 35. minutuan, eta hirugarrena ere berak sartu zuen handik hamar minutura, 45.ean. 55. minutuan etorri zen Zarautzen gola, eta Eric-ek sartu zuen.

Lagun Onak, orain, sailkapeneko 13. postuan da, 39 punturekin. Jaitsiera postuak bederatzi puntura dituzte Eskisabelen mutilek, eta denboraldia bukatzeko hiru partida falta dira.

Lehen itzulian, Astin, Lagun Onak taldeak 0-2 irabazi zion Zarauzko taldeari.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide