Aitzealdenk! jaialdirako sei sarrera zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2012ko api. 23a, 14:37

Sanagustinen izango da jaialdia eta ostiralean, hilak 27, hasi eta igandean, hilaren 29an, bukatuko da. Zortzi kontzertu izango dira egunotan, eta egun bakoitzerako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarriak. Zozketan parte hartzeko galdera honi erantzun behar zaio: Aitzealdenk! Zuzenean jaialdiko zein talde da Azpeitikoa?

Aitzealdenk! Zuzenean jaialdirako sei sarrera zozkatuko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak bazkideen artean. Sanagustinen izango da jaialdia eta ostiralean, hilak 27, hasi eta igandean, hilaren 29an, bukatuko da. Zortzi kontzertu izango dira egunotan, eta egun bakoitzerako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarriak.

Ostiralean, hilaren 27an, Mondocanek, Antillesek eta Capsulak joko dute. Zapatuan, berriz, Inoren Ero Ni, Willis Drummond eta We Are Standar igoko dira Sanagustineko oholtzara. Jaialdia bukatzeko, igandean, Santiago Latorre eta Rauelsson izango dira kulturgunean. Ostiralean eta zapatuan 22:00etan hasiko dira kontzertuak, eta 20:00etan, igandean.

Uztarriaren zozketan parte hartzeko, galdera honi erantzun behar zaio: Aitzealdenk! Zuzenean jaialdiko zein talde da Azpeitikoa?

Erantzunak uztarria@uztarria.com helbidera bidali behar dira, parte hartzen duen bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia emanez. Osteguna, hilak 26, 17:00etan bukatuko da zozketan parte hartzeko epea. 

Ostegunean bertan jakinaraziko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak saridunen izenak, Uztarria.com-en. Sarrerak non eta noiz jaso ahal izango dituzten, saridunei zuzenean adieraziko zaie; horregatik, ez ahaztu telefono zenbakia ere jartzea, harremanetarako.

Lehiaketa gehiago datozen hilabeteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide