Lan Mobelek gaur jokatuko du igoera lehiako lehenengo partida Oureseren kontra

Uztarria.eus 2012ko api. 24a, 11:12

Ourenseren kontra igoerako playoffetako aurreneko partida, galiziarren kantxan, 21:00etan hasita jokatuko du. Ostiralean Azpeitian jokatuko dute bigarrena eta hirugarrena beharko balitz, igandean eta Galizian jokatuko lukete.

Joan den ostiralean A Coruñaren kontra 58 eta 71 galdu eta gero, bederatzigarren postuan bukatu dute Iraurgikoek Zilarrezko LEB ligaren fase erregularra. Hori dela-eta, gaur, asteartea, jokatuko dute Ourenseren kontra igoerako playoffetako aurreneko partida, galiziarren kantxan, 21:00etan hasita. Ostiralean Azpeitian jokatuko dute bigarrena eta hirugarrena beharko balitz, igandean eta Galizian jokatuko lukete.

Biharko partidara begira, Iraurgiko ordezkariek esan dutenez, "guztiek ekidin nahi zuten taldearen aurka neurtu beharko ditu indarrak Lan Mobel ISBk. Igoerako kanporaketak jokatzea saria da eta modu horretan hartu beharko dute Iurgi Caminosen mutilek". Gaineratu dute, "talde galiziarra da seguruenik playoff hauetako talderik indartsuena, Andorrarekin batera". Bestalde, Iraurgikoek adierazi dute, "kontuan hartu behar da Ourensek jokatu dituen azken bederatzi partidetatik zortzi irabazi dituela eta etxean partida bakarra galdu duela denboraldi guztian".

Hemen joan den astean Uztarria.com-ek Iurgi Caminos Lan Mobeleko entrenatzailearen egindako elkarrizketa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide