Kirol zerbitzu berriak izango dira kiroldegian eta igerilekuan

Uztarria.eus 2012ko api. 24a, 12:12

Besteak beste, goizetako cycling-eko saioak jarriko dituzte berriz martxan. Entrenatzaile pertsonalaren zerbitzuak ere abian izango dira, eta aquagym-eko saioak ere antolatu dituzte.

BXsport  enpresak eta Azpeitiko Kirol Patronatuak kirol zerbitzu berriak eskainiko dituzte, "eskaintza handitu eta hobetzeko asmoz".

Besteak beste, goizetako cycling-eko saioak jarriko dituzte berriz martxan. Hori dela-eta, interesa dutenek, astean bitan, astearteetan eta ostegunetan, 10:45ean izango dute hitzordua. Igerilekuko fitnesseko instalazioak hobetuko dituzte, eta horretarako entrenatzaile pertsonala jarriko dute erabiltzaileentzat. Arduradunek esan dutenez, zerbitzu hori "helburu desberdina duten, baina arreta pertsonalizatua eta kontrolatua behar duten pertsonenei dago zuzenduta". Gainera, uretako eskaintza ere berritzea nahi dute, eta aquagym saioak antolatuko dituzte goizetan eta arratsaldetan.

BXsport enpresakoek esan dutenez, pilateseko taldeetan apuntatu nahi duenak horretarako aukera du. Talde batzuetan tokia libre badago-eta.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide