Ainitze Odriozola, bi aldiz bigarren

Uztarria.eus 2012ko api. 24a, 14:41

Joan den zapatuan, hilak 21, Parte-hartze mailako seigarren jardunaldia jokatu zen Hernanin, eta han izan zen Izarraitz Igeri Elkarteko Ainitze Odriozola. 400 metro eta 50 metro librean lehiatu zen Odriozola. Bi probatan bigarren postua eskuratu zuen azpeitiarrak.

Bestalde, datorren zapatuan, apirilak 28, Azpeitian jokatu da benjamin eta alebin mailako ligako bosgarren jardunaldia. Bertan izango dira Oñatiko, Azkoitiko, Bergarako, Legazpiko, Eibarko, Elgoibarko eta Azpeitiko igerilariak nor baino nor.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide