Azpeitiko Udaleko ordezkariek esan dutenez, azken asteotan bosgarren edukiontziaren inguruko hainbat kexa jaso dute udaletxean. Ontzi horiek erabiltzeko beharrezkoa da giltza edukitzea, eta esan dutenez, "edukiontzi horien gainean organikoz betetako plastikozko poltsak agertu dira".
Udalak dei berezia egin die herritarrei "horrelakorik ez egiteko". Gaineratu dutenez, bosgarren edukiontzia erabili nahi dutenek Urola Erdiko Mankomunitatera, 943 85 73 19 zenbakira, deitu eta bertan antolatzen diren ikastaroetara joateko aukera dute. Ikastaroa egin ondoren, konpostagailua, poltsa bereziak eta edukiontzia zabaltzeko behar den giltza emango zaizkie.