Ohiko zine emanaldiez gain, maiatzaren 1ean, asteartea, ere zine emanaldia izango da Soreasun antzokian, jai eguna delako. Dena dela, zapatuan, igandean eta astelehenean ere izango dira emanaldiak. Zapatuan 19:30ean eta 22:00etan, Rodrigo Cortès-ek zuzendutako Luces Rojas filma emango dute. Igande arratsaldean (16:30ean) haurrentzako Fucsia la minibruja izango da ikusgai, eta 19:30ean, Luces Rojas. Astelehenean ere Luces Rojas ikusi ahal izango da, 21:30ean hasita.