Bihar, asteartea, Azpeitiko Txolarteko kide Oihane Iparragirre, Ander Alberdi eta Iban Goenaga Uztarrian izango dira elkarrizketa digitalean, 19:00etan hasita.
Gipuzkoako Txolarte Eguna Azpeitian ospatuko dute datorren zapatuan, maiatzaren 12an. Egun horretarako prestatu dituztenetaz eta Azpeitiko Txolarten egiten dituztenetaz hitz egingo dute elkarrizketa on-linean. Bidali ordurako galderak hona.