Udaleku irekietan begirale aritzeko izen-emate epea zabalik dago

Uztarria.eus 2012ko maiatzaren 7a

Haur, nerabe eta gazteekin lan egiteko aisialdiko begirale eta heziketan behar berezietan adituak direnentzako deialdia egin dute, eta maiatzaren 20rako bidali behar da Curriculuma gib@azpeitia.net helbidera.

Jauzika Heziketa Elkarteak, udan Azpeitian izango diren udaleku irekietarako begiraleak behar ditu. Hori dela-eta, haur, nerabe eta gazteekin lan egiteko aisialdiko begirale eta heziketan behar berezietan adituak direnentzako deialdia egin dute.

Curriculumak maiatzaren 20a baino lehen bidali beharko dira gib@azpeitia.net helbidera. Informazio gehiago nahi izanez gero, berriz, ondorengo telefonora deitu daiteke: 943 15 71 60.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide