Herri Urratsera joateko autobusa antolatu dute

Uztarria.eus 2012ko maiatzaren 8a

Urteroko legez, igandean, hilak 13, iparraldeko ikastolen aldeko eguna, Herri Urrats ospatuko da Senpereko aintziran. Aurtengo leloa Elkartuz zabaldu da. Azpeitiko Ikastola Ikasberrik autobusa antolatu du eta 09:00etan irtengo da, anbulatorio aurretik. Itzulera, berriz, 18:00etan izango da. 

Izena eman nahi dutenek, maiatzaren 10a, osteguna, 18:00ak bitartean dute horretarako aukera. Ikasberriko idazkaritzan eman behar da izena, eta bertako ikasleek 5 euro eta gainontzekoek 10 euro ordaindu beharko dute

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide