Realarekin azken partida jokatu eta Anoetan jasotako omenaldiaren hurrengo egunean, igandean, Euskal Telebistak Mikel Aranbururi eskainitako saio berezia eman zuen. Azpeitikoaren ibilbidearen laburpen batekin batera, futbolari izateari utziko ziola iragarri zuenetik zapatuan Valentziaren kontrako partidaren aurretik, bitartean eta bukaeran bizitakoak batu dituzte ordu erdi eskaseko bideo honetan.