Emakume Mahaiak antolatu eta Parekidetasun Sailak bultzatutatako ikastaroetan parte hartu duten emakumeek, ikasturte bukaerako jaialdia egingo dute ostiralean, hilaren 25ean. Sanagustinen izango da, 19:00etan hasita.
Lehenengo, Amaia Garmendiak zuzendutako gitarra tailerreko kideek emanaldia eskainiko dute. Segidan, 19:30ean, Jabetze Eskolen baitan, Alaitz Olaizolaren gidaritzapean antzerki tailerrean ibili diren emakumeek Bai nahi dut antzezlana egingo dute. Antzerki tailerrekoek adierazi dutenez, "ezagunak eta ezezagunak, gustukoak eta ez hain gustukoak, hangoak eta hemengoak, gazteak zein helduxeagoak, gure emakumeek beste abentura bati ekingo diote". Jaialdia bukatutakoan afaria egingo dute.