Larunbatean, kadete mailako txirrindularien Ataun-Aiako lasterketa Unai Orbea azpeitiarrak irabazi zuen. Ihes egitea lortu eta bakarrik helmugaratu zen Atraccione Sanzeskoa. Tarteko helmugetako garailea, berriz, Oier Ibarguren izan zen (13. postuan helmugaratuz) eta taldekako sailkapena ere lortu zuten Lagun Onak-ekoek.
Garate, bosgarren Egian
Jubenilen taldeak Donostiako Egia auzoan zuen lasterketa igandean, hilaren 20an. 65 txirrindularik hartu zuten parte lasterketan, baina hamabi soilik helmugaratu ziren. Lagun Onakeko aurrena Ander Garate izan zen, eta bosgarren postuan iritsi zen helmugara.