Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkaritza Azpeitian izango da datorren astelehenean, hilak 28. Beraien helburua Aldundiko proiektu estrategikoaren nondik norakoak herritarrei azaltzea da. 19:00etan izango da Sanagustin kulturgunean.
Foru Aldundiko ordezkaritza zabal bat Gipuzkoako hamar herritan izango da datozen egunetan. Asteazkenean izan zuten aurkezpena Pasaian, eta tokian tokiko ekonomian, ingurumenaren errespetuan eta eskualdeen arteko orekan oinarrituko dela Gipuzkoaren eredua adierazi zuten.