Lagun Onak Mendi Bazkunakoek joan den igandean hasi zuten Mendi Astea Txalintxon. Astean
zehar hainbat proiekzio izan da mendizaleen elkarteen. Bihar, berriz, haurrentzako eskaladako
praktika eta argazkien emanaldia antolatu dituzte.
Etzi, igandean, egun handia izango da Xoxoten. 09:00etan irtengo dute mendizaleek herriko
plazatik. Autobusez Aitolara joan nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute. Urteroko ohiturari jarraituz, Xoxoten meza eta erromeria izango dira.