Datorren asteartean, hilak 29, Child Bright Fundazioko Mirari Astigarraga eta Idoia Unanue Uztarrian izango dira elkarrizketa digitalean, 17:00etan hasita.
Nepalgo hainbat umezurtzen egoera hobetzeko lanean dihardu Child Bright Fundazioa eta, asmo hori lortu eta han garatzen dituzten proiektuen berri emateko lanean ari dira Astigarraga eta Unanue azpeitiarrak ere. Aurten ere Futbol 7-ko txapelketa antolatu dute eta tonbola jarriko dute Sanjuandegin, besteak beste.
Fundazioaren inguruan-eta hitz egingo dute elkarrizketa on-linean. Bidali ordurako galderak hona.