Azpeitiko taldeak gaizki ekin dio 2012ko Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketari. Zapatuan, hilak 26, Azpeitiak eta Azkoitiak final-zortzireneko joaneko neurketa jokatu zuten, Frontoi Txikin. Datorren astebukaeran jokatuko dute itzulerako partida, Azkoitian.
Hasieratik hasi zuten gaizki azpeitiarrek lehia. Kadete mailako partida 2 eta 22 bukatu zen, eta ezin izan zuten irabazi azpeitiarrek. Jubeniletan ere azkoitiarrak nagusitu ziren 3 eta 22. Azpeitiarrek azkenengo partidan alde garbiarekin irabazi zioten azkoitiarrei; 22 eta 9. Hala, azkoitiarrek 2 eta 1 irabazi zuten Herriarteko joaneko neurketa.