Atzo, asteazkena, banatu zituzten Azkoitiko Xabier Munibe Ikastolako Indarlan eta Udaberri guraso elkarteek antolatutako XXI. Bertsopaper Lehiaketako sariak, Azkoitiko Baztartxo antzokian. Bi azpeitiar saritu dituzte egindako bertso sortagatik: Jon Gurrutxaga (Iraurgi ikastetxea) eta Julen Iparragirre (Urola Ikastola).
Jon Gurrutxagak bigarren zikloko lehenengo saria eskuratu du Krisia izenburupean idatzitako bertso sortarekin. Julen Iparragirre, berriz, bigarren zikloan laugarrena izan da, Koadrilakoekin Xoxoten bertsoekin.
Behin sari-banaketa bukatuta, bertso saioa eskaini zuten Imanol Lazkanok, Jose Luis Gorrotxategik, Eneritz Artetxek eta Anjel Larrañagak.