'Gazta zati bat' dokumentala Sanagustinen izango da, uztailean

Autodeterminazioaren aldeko lana uztailaren 11 eta 12an ikusi ahal izango da kulturgunean.

Gazta zati bat dokumentala Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian estreinatu zuten, apirilean, eta Euskal Herriko zineman eta antzokietan maiatzaren 10etik ikus daiteke. Azpeitian ere izango da emanaldirik: Sanagustin kulturgunean, uztailaren 11 eta 12an. Joango gara zehazten zer ordutan izango den, baina hitzaldia ere egongo da.

Autodeterminazioaren aldeko dokumentala da Gazta zati bat, Jon Maia bertsolariak egina eta Nazioen Munduak ekoiztua.

Aste honetan webgune bat jarri du martxan: gaztazatibat.eu. "Orrialde dinamiko eta parte hartzailea da, Nazioen Munduaren filosofian oinarrituz", diote sortzaileek. Filma eta herri ekimenari buruzko informazioaz gain, jendeak parte hartzeko hainbat modu eta on-line denda daude.

Trailerra:

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide