Kirola kalera ateratzeko eguna izango da, etzi

Uztarria.eus 2012ko eka. 1a, 13:57

Herritarrei kirolak sozialki eta osasunarentzat duen garrantziaz jabetuarazteko hainbat ekimen antolatu ditu Udaleko Kirol Sailak.

Azpeitiko Udaleko Kirol Sailak bat egin du etzi, igandea, izango den Europako Kirola Kalera Ateratzeko Egunarekin. Herritarrak kirolak sozialki eta osasunarentzat duen garrantziaz jabetuarazteko, honako ekimenak antolatu ditu iganderako; kirol-guneko tenis, paddle eta futbol zelaira doan sartu ahal izango da, 10:00etatik 13:00etara bitartean. Igandea denez, tabernan eskatu beharko da giltza.

Bestetik, bolatokian bolo jokoan ikasteko oinarrizko ezagutza jaso ahal izango da 10:00etatik 13:00etara bitartean. Bertan izango dira bolo elkarteko kideak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide