XXI. Herri Mailako Amuarrain Txapelketa jokatuko dute igandean, Urola ibaian

Uztarria.eus 2012ko eka. 1a, 14:19

Bihar, zapatua, izango da txapelketa, eta 09:00etan elkartuko dira antolatzaileak eta arrantzalean Enparan Dorretxearen aurrean.

Bihar, zapatua, XXI. Herri Mailako Amuarrain Txapelketa jokatuko da, Urola ibaian. Azpeitiko Txalintxo elkarteak antolatu du tapelketa, Azpeitiko Udalaren, Zumaiako Anade elkartearen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.

Alebin (2001, 2002, 2003, 2004 eta 2005 urtean jaioak) eta infantil (1998, 1999 eta 2000 urtean jaioak) mailako arrantzale gazteak 09:00etan elkartuko dira Enparan Dorretxearen aurrean. Gero, 09:30ean hasiko dira arrantzan eta 12:00etan bukatuko dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide