Jendetza Sanjuandegiko festetan

Uztarria.eus 2012ko eka. 4a, 13:08

Joan den ostiralean, 19:30ak inguruan lehertu zen festa Sanjuandegin, Amona Mantangorriaren jaitsierarekin. Jendetza bildu zen hari ongi-etorria egiteko, eta segindan gazte afaria egin zuten 450 bat lagunek. Gero, kontzertuak eta saloiko dantzen ikuskizunaz gozatu ahal izan zuten bertaratutakoek.

Zapatuan ere festa giroa nagusitu zen auzoan, egun guztian. Jende ugari izan zen auzoan goizetik hasita, eta parrandazaleek ere ondo pasatzeko aukera izan zuten igande goizera arte. Batek baino gehiagok parrandan jarraitu zuen igande eguerdian ere. Arratsaldean jendetza bildu zen herri kirol erakustaldia ikusten. Ainhoa Alberdik bere plazaratzean 15 bat altxaldi egin zituen. Gero, aizkolarien txanda izan zen. 20:00ak jotzerako Amona Mantangorriak agur esan zien Sanjuandegiko festei datorren urtera arte.

Hemen Sanjuandegiko festen argazki bilduma:

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide