Atracciones Sanz-eko Oier Ibarguren azpeitiar txirrindularia kadete mailako Gipuzkoako txapelduna da atzo, igandea, Oñatin lasterketa irabazi eta gero. Kadete mailan aurreneko urtea du, eta sprintean Xabier Contreras (Limousin Cartonajes) gainditu zuen. Hirugarrenari, Urtzi Muguruza (Sumofic-Igartua) 21 segundo atera zizkioten. Unai Orbea azpeitiarra seigarren helmugaratu zen.