Erretzaileei zuzendutako osasun arreta puntua jarriko dute herrian asteartean

Uztarria.eus 2012ko eka. 4a, 20:18

Minbiziaren kontrako elkartearen Gipuzkoa kerik gabe kanpainaren barruan kokatutako ekimena da. Plazan jarriko dute, 10:00etatik 13:30era.

Joan den maiatzaren 31n izan zen Tabakorik Gabeko Nazioarteko Eguna eta data horren inguruan ari da egiten Gipuzkoan minbiziaren kontrako elkartea Gipuzkoa kerik gabe kanpaina; asteartean, ekainaren 5ean, iritsiko da Azpeitira.

Goiz partean, 10:00etatik 13:30etara, osasun arretarako puntua jarriko dute, plazan. Gune hori 18 urtetik gorako tabako erretzaileei zuzenduta egongo da. Erretzaileei tabakoak euren gorputzean duen eragina ezagutzeko aukera ematea da kanpainaren helburua. Osasun puntuan, eta profesionalen eskutik, hainbat froga fisiko eta galdeketa bat egingo zaizkie hala nahi duten erretzaileei, eta erretzeari uztea nahi dutenentzat informazioa ere emango dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide