Ohiko udalbatzarra egingo dute gaur

Uztarria.eus 2012ko eka. 5a, 12:34

Besteak beste Uztarria Komunikazio Taldearen eta Azpeitiko Udalaren arteko hitzarmena onartuko dute bilkuran. 19:30ean hasiko da.

Azpeitiko Udalak gaur, asteartea, Udalbatza Osoaren ohiko bilkura egingo du, 19:30ean hasita, udaletxeko areto nagusian.

Hemen gaurko bilkuran eztabaidatuko dituzten gaiak: Azpeitia Lantzenen S.A.-n dimititu duen kontseiluko kidearen aldaketa; Ibai Eder kalea 2-5-B Udal Etxebizitza Tasatu moduan kalifikatzea; Azpeitiko Udalaren eta Uztarria Komunikazio Taldearen arteko hitzarmena onartzea; tutoretzapeko etxebizitzen programaren baitan funtzionamendu arauak onartzea; bizikidetzan eta giza eskubideetan esku-hartzeari buruz Azpeitia Udalaren plana onartzea; genero indarkeriaren eta sexu erasoen biktimak diren emakumeei arreta hobea emateko erakundeen arteko udal-protokoloa onartzea.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide