Aratzerrekakoekin bilduko da Udala, gaur

Uztarria.eus 2012ko eka. 6a, 13:12

Auzoko tabernan izango da, 20:00etan hasita eta urrekontu parte hartzaileen inguruko batzarrean jasotako proposamenez eta auzo alkatearen izendatze prozesuaz jardungo dute.

Gaur, asteazkena, Aratzerrekako bizilagunekin bilera egingo du Azpeitiko Udalak, 20:00etan hasita,  auzoko tabernan. Abenduan eta urtarrilean auzoz auzo aurrekontu parte hartzaileen inguruko batzarrak egin zituen Udalak, eta orduan jasotako proposamenez eta auzo alkatearen izendatze prozesuaz jardungo dute. Udalak Aratzerrekako bizilagunak bileran parte hartzera gonbidatu ditu. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide