Ainitze Odriozolak bi lehen postu lortu ditu Lasarten

Urola Kostako Hitza 2012ko eka. 7a, 12:30

Eva Astigarraga, Aiora Beristain eta Maialen Aizpuru, Zarautzen. (Nerea Illarramendi)

Azpeitiko Izarraitz Igeri Elkarteko beste hainbat kidek ere dominak lortu ditu Zarauzko eta Donostiako probetan.

Azpeitiko Izarraitz Igerilari Elkarteko kideak fin dabiltza azkenaldian. Larunbatean izan zuten
azkenengoa Lasarten; Parte Hartze Mailako Gipuzkoako Txapelketa, hain zuzen. Ainitze Odriozolak aurrenengo bi postu eskuratu zituen, bata 200 eta 100 metro librean. 50 metro librean, berriz, bigarren postua eskuratu zuen.

Zarautzen Eskolarteko Euskal Herriko Txapelketan ere parte hartu zuten Izarraitzeko kideek,
Gipuzkoako selekzioarekin. Bertan lehiatu ziren igerian Eva Astigarraga, Maialen Aizpuru eta
Aiora Beristain. Astigarragak urrezko domina lortu zuen 200 metro bular estiloan, eta 100 metrokoan, berriz, zilarrezkoa. Beristainek100metro librean eta 4x100 metrotan zilarra lortu zuen, baita brontzezkoa ere, 200 metroetan. Aizpuruk dominarik eskuratu ez zuen arren, 200 metro estiloetan eta 100 metro bizkarrez, laugarren eta seigarren postuak lortu zituen, hurrenez hurren.

Richar Oribe Saria

Donostian Richard Oribe Saria izan zen maiatzaren 26an, eta Oihana Goenegak saria eskuratu
zuen bere katergorian, 200 metro librean egindako lanagatik. Pablo Etxeberria, Ainhoa Goeneaga, eta Jon Aizpuruk ere emaitza onak lortu zituzten.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide