Lasaotarrek Espabilau Eguna ospatuko dute larunbatean

Urola Kostako Hitza 2012ko eka. 7a, 17:47

Gaur egun auzoko bizilagunak direnak, edota lehen Lasaon bizitakoak eta haien senitartekoak gonbidatu dituzte larunbateko festara. Horrez gain, Lasaori buruzko argazki bilduma osatzen ari dira eta bateren batek Lasaorekin lotutako argazkirik balu festaren antolatzaileekin harremanetan jartzeko eskatu dute.

Lasaotarrek Espabilau Eguna ospatuko dute larunbat honetan, ekainak 9. Ospakizun hori iaz egin zuten aurreneko aldiz, egun oso polita izan zela eta aurten berriro antolatu dute. "Iaz lasaotar dezente bildu ginen eta antolatutako ekitaldi guztietan hartu genuen parte lasaotarrek".

Larunbaterako antolatutako ekitaldi guztiak Lasaoko frontoian egitea erabaki dute. Lasaotarrei aurtengo festan parte hartzeko deia egin diete, "bakoitzak ahal duen neurrian parte hartu dezala eskatzen diegu Lasaokoei: herri kiroletan, antolaketan, paella prestatzen edota besterik ez bada ekitaldietara etorrita". Gaur egun auzoko bizilagunak direnak, edota lehen Lasaon bizitakoak eta haien senitartekoak gonbidatu dituzte larunbateko festara. Horrez gain, Lasaori buruzko argazki bilduma osatzen ari dira eta bateren batek Lasaorekin lotutako argazkirik balu festaren antolatzaileekin harremanetan jartzeko eskatu dute.

Larunbateko egitaraua hau da:

11:00etatik 13:00etaraHerri kirolak. Lasaotarren arteko lehia. Lau taldek hartuko dute parte. Trontzan, sokatiran, txingekin, pilotan eta zaku lasterketan ariko dira. Tarte horretan, hamaiketakoa eta salda egongo da.

13:00etan. Paella txapelketa. Herri kiroletan aritutako lau taldeen arteko lehiaketa.

14:00etan. Herri kiroletako talde eta paella onenaren sari banaketa.

- 14:30ean. Herri bazkaria. Bazkarirako txartelak Balantzategin daude saltzen.

16:00etan. Disko festa haurrentzako.

16:00etan. Mus txapelketa.

17:00etan. Haurrentzako jolasak eta herri kirolak.

- 18:30ean. Argazki erakusketa.

20:00etan. Espabilau bertso kalejira. Herriko bertsolariekin eta trikitilariekin.

21:00etan. Afaria.

- Ondoren, Mallubi DJarekin eta lasaotar espontaneoekin disko festa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide