Eskolarteko krosa jokatuko dute igandean, Sanjuandegin

Uztarria.eus 2012ko eka. 8a, 12:44

Parte hartu nahi dutenek igandean bertan eman beharko dute izena, 10.15etik 10.50era bitartean, Jose Antonio Agirre plazan jarriko dituzten mahaietan.

Etzi, igandea, Sanjuandegiko festak bukatu diren arren, hango auzo elkarteak antolatuta eskolarteko krosa izango da, 11:00etan hasita. Bosgarren aldiz jokatuko da lasterketa. Parte hartu nahi dutenek igandean bertan eman beharko dute izena, 10.15etik 10.50era bitartean, Jose Antonio Agirre plazan jarriko dituzten mahaietan.

1998tik 2007ra urtera bitartean jaiotako haur eta gaztetxoek hartu dezakete parte lasterketan. 11:00etan hasiko da, HH4 eta HH5eko ikasleekin. Hauek 300 metro egin beharko dituzte. Azken lasterketa, berriz, DBH1 eta DBH2 mailakoena izango da, eta 12:15ean hasiko da. Guztira bost lasterketa jokatuko dira mailaka banatuta.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide