Foru Aldundiak ildo estrategikoen inguruko bigarren jardunaldia atzeratu egin du

Uztarria.eus 2012ko eka. 8a, 13:50

Hori dela-eta, astelehenean, hilak 11, Azpeitian egitekoak ziren bigarren jardunaldia uda ostean egingo dute. Gipuzkoako beste herrietakoak ere hala egingo dituzte, eta datak finkatzeko dituzte oraindik.

Eskualdez eskualde herritarren proposamenak jaso eta, ondoren, 2013rako foru aurrekontuak lantzeko prozesua jarri du abian Foru Aldundiak Gipuzkoa Berria izenburupean. Joan den maiatzaren 28an egin zuten herritarrei bere jardueraren ildo estrategikoak aurreneko jardunaldia Azpeitian. Bigarrena datorren astelehenean, hilak 11, egitea aurreikusita bazuten ere, atzeratu egin dute eta Gipuzkoan egitekoak ziren batzar guztiak, uda ondoren egingo dituzte. Hala, data berriak finkatutakoan jakinaraziko dutela aurreratu dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide