Ibon Goenagak irabazi du Herri Mailako Amuarrain Txapelketa

Uztarria.eus 2012ko eka. 8a, 14:19

Amuarrain handiena (628 gramo), berriz, Ion Alberdik harrapatu zuen.

Joan den igandean jokatu zen Azpeitian, Urola ibaian, XXI. Herri Mailako Amuarrain Txapelketa eta Ibon Goenaga izan zen irabazlea. Amuarrain handiena (628 gramo), berriz, Ion Alberdik harrapatu zuen.

Infantil mailan aurrena Ibon Goenaga izan zen. Bigarrena, Mikel Perez eta, hirugarrena, Unai Gallalia. Alebin mailan lehenengo postua Jakes del Pozok eskuratu zuen, eta Haizea Salegi izan zen bigarrena.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide