Nepaleko haurrentzako laguntza, futbol bidez

Uztarria.eus 2012ko eka. 8a, 15:04

Bihar, zapatua, eta etzi jokatuko dituzte partidak. Hamaika taldek hartuko dute parte txapelketan, eta igandean 12:00etan izango da finala.

Bihar, zapatua, hasiko da Child Bright fundazioak Nepalgo umezurtzei laguntzeko antolatutako Futbol-7 Txapelketa. Garmendipen izango da, 09:30ean hasita, eta hamabi taldek hartuko dute parte lehian. Asti, The Kid, Grassopher, Txorimaloak, Xanjuan River, Aleman Lata Putie, The End, Zuazo, Sokamutilek, Medallo, Zaharrak eta Gerdau Sidenor taldeek, hain zuzen. Taldeotatik zortzi Azpeitikoak dira, bi Zarauzkoak eta, Elgoibarrekoa zein Andoaingoa bana.

09:30etik 12:30era bitartean, eta 14:30etik 16:30era bitartean ligaxka jokatuko dute. Gero, 17:30ean eta 18:30ean final-laurdenak jokatuko dituzte. Sailkatzen direnek igandean izango dute bigarren zita, 10:30ean hasita, finalerdietan. Txapelketako finala 12:00etan jokatuko dute, eta baita hirugarren eta laugarren postuak ere.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide