Etxabe-Zubizarreta eta Etxeberria IV-Aizpuru, finalera

Uztarria.eus 2012ko eka. 11a, 12:43

Ostiral honetan jokatuko da Azpeitiko XXIII. Erremonte Txapelketako finala, Izarraitz pilotalekuan, 18:30ean hasita.

Datorren ostiralean, hilak 15, jokatuko dute Azpeitiko XXIII. Erremonte Txapelketako finala Etxabe-Zubizarretak eta Etxeberria IV-Aizpuruk, Izarraitz pilotalekuan, 18:30ean hasita.

Joan den ostiralean, Etxabe II eta Zubizarreta aizarnazabaldarrek 27 eta 40 irabazi zieten Otaegiri eta Ioni. Finaleko beste bikotea Etxeberria IVk eta Aizpuruk osatzen dute ostiralean atzean utzita, 31 eta 40, Matxin VI y Agirrezabala.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide