Karlos Ormazabalek hitzaldia eskainiko du asteazkenean

Uztarria.eus 2012ko eka. 11a, 13:22

Hondakinen kudeaketa, birziklapena eta aurrera begirako aukerak izenburupean, 19:30ean hasiko da hitzaldia, Sanagustin kulturgunean.

Asteazkenean, hilaren 13an, Karlos Ormazabal Gipuzkoako Foru Aldundiko ingurumeneko diputatu ohiak hitzaldia eskainiko du, Sanagustin kulturgunean, Hondakinen kudeaketa, birziklapena eta aurrera begirako aukerak izenburupean. 19:30ean hasiko da solasaldia.

Azpeitiko EAJk antolatu du hitzaldia, eta esan dutenez, "hitzaldia herritar guztientzat irekia da eta gonbidapen berezia egiten zaie gain honen gaineko informazio zuzena jaso nahi duten guztiei".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide