Zapatuan eta igandean jokatu dute Child Bright fundazioak Nepalgo umezurtzei laguntzeko antolatutako Futbol-7 Txapelketa. Zapatu goizean hasita, hamabi taldek hartu dute parte, eta atzo, igandea, jokatu zuten Asti eta The End taldeek finala. Zarauzko Asti taldea nagusitu zen finalean eta, beraz, The End Elgoibarko taldea izan da aurtengo azpitxapelduna.
Antolatzaileek parte hartzearekin "oso gustura" daudela esan dute: "Zapatuan jende ugari bertaratu zen Garmendipera, partidak ikustera eta jendea animatzera, eta urtez urte gehiagora doala ikusten da". Igandean, aldiz, "eguraldi eskasa dela-eta, jende gutxiago izan zen", esan du Mirari Astigarragak.
Child Bright erakundeak Nepalgo hiru umezurztegiri laguntzen diote, eta txapelketarekin jasotako dirua hara bidaliko dute.