Zapatuan irekiko dute kanpoko igerilekua

Uztarria.eus 2012ko eka. 12a, 11:10

Igerilekuaren ordutegia astegunetan eta jaiegunetan berdina izango da. Egunero izango da zabalik 11:00etatik 20:00etara bitartean.

Zapatuan, hilak 16, irekiko dute kanpoko igerilekua eta aurten irailaren 16ra arte egongo da zabalik. Igerilekuaren ordutegia astegunetan eta jaiegunetan berdina izango da. Egunero izango da zabalik 11:00etatik 20:00etara bitartean.

Hemen, estaligabeko igerilekuko iazko datu batzuk:

  • Kanpoko igerilekua 93 egunez egon zen zabalik. 
  • Guztira, 30.493 bisita izan ditu.
  • Jende gehien ekainaren 27an izan zen: 1.188 lagun.
  • Zabaldutako egunetatik 36 izan dira eguzkitsuak. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide