Urolako Napar Zuzterrakek Euskal Herriko Martxa Nazionalean parte hartzeko deia egin du

Uztarria.eus 2012ko eka. 12a, 14:31

Azpeitiko Udalak Urolaren Napar Zuzterrak taldeak aurkeztutako adierazpena onartu zuen eta Nafarroa Bizirik Egunari atxikimendua agertu zion, maiatzeko udalbatzarrean.

1512-2012 Nafarroa Bizirik plataformak martxa nazionala antolatu du datorren zapaturako (ekainak 16), Nafarroaren konkistaren 500. urteurrenaren harira. Autobusak antolatu dituzte zapaturako, eta izena ohiko tokietan eman behar da. 08:15ean abiatuko da autobusa Azpeititik, eta 19:00etan izango da itzulera Iruñeatik.

Lehenengo, 10:00etan, Getzetik Noaingo batailako monumentura martxa egingo dute. 13:30ean bazkaria izango da, eta 17:00etan hasiko da Euskal Herriko Martxa Nazionala Iruñean, autobus geltokitik abiatuta.

Udalak ere bat

Azpeitiko Udalak maiatzeko udalbatzarrean Urolaren Napar Zuzterrak taldeak aurkeztutako adierazpena onartu zuen eta Nafarroa Bizirik Egunari atxikimendua agertu zion, Bilduren aldeko bozkekin. Aldiz, Hamaikabat eta EAJ abstenitu egin ziren. Guztira, Euskal Herriko 90 herrik eman diote babesa ekimenari.


Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide