Unai Orbeak Euskadiko onena tituluari eutsi dio

Uztarria.eus 2012ko eka. 13a, 13:13

Gaztetxoak Sarian laugarren postua eskuratu du Lagun Onak Txirrindulari Elkarteko kideak.

Asteburuan jokatutako lehen urteko kadeteen Gaztetxoak Sarian laugarren postua eskuratu du Lagun Onak Txirrindulari Elkarteko Atracciones Sanz taldeko Unai Orbea azpeitiarrak. Postu horri esker Euskadiko onenaren elastikoa mantenduko du txirrindulariak.

Orbeak eta Oier Ibargurenek elastiko hori mantentzeko kontrol lan bikaina egin zuten asteburuko proban.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide