Araba Euskarazera joateko autobusa antolatu dute

Uztarria.eus 2012ko eka. 13a, 13:25

Igandean, hilak 17, Bastidan Araba Euskaraz ospatuko dute. Hori dela-eta, Azpeitiko Ikastola Ikasberrik autobusa antolatu du hara joateko. 09:00etan abiatuko da autobusa anbulatorio aurretik eta 18:00etan itzuliko da. Ikasberriko ikasleek bost euro ordaindu beharko dute, eta gainontzekoek hamar euro.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide