Azpeitiko Tokiko Agenda 21aren kalitatea aitortu du Eusko Jaurlaritzak

Uztarria.eus 2012ko eka. 13a, 13:30

Parte hartu duten udalerrietako ordezkariak.

Lehenengo aldiz aurten egin da sariketa, eta Euskadiko udalerrietako Tokiko Agenda 21aren kalitatea aitortzea du helburu. Hala, 47 udalerrik hartu dute parte. Tartean, Azpeitiak.

Azpeitiko Udalak Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailak antolatutako Tak21 sariketan parte hartu eta diploma jaso du. Lehenengo aldiz aurten egin da sariketa, eta Euskadiko udalerrietako Tokiko Agenda 21aren kalitatea aitortzea du helburu. Hala, 47 udalerrik hartu dute parte; Udalsarea 21 foroan parte hartzen duten herrien % 25ak.

Tak21-eko ebaluazio sistema internet bidezko aplikazio batekin egiten da, eta Udalek betetzen dute modu azkar eta errazean. Guztira, 100 adierazle baino gehiago hartzen ditu kontuan. "Sistema aitzindaria da, gaur egungo errealitatera egokituta dago eta helburua Agenda 21en kalitate globala hobetzea da. Politika publikoaren jasangarritasuna ebaluatzeko sistema da, beraz", adierazi dute arduradunek.

Azpeitia Udalsarea 21eko kide da 2003tik. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide