HABEren 3. maila edo EGA lortzeko ikastaroak izango dira udan

Uztarria.eus 2012ko eka. 13a, 14:50

Matrikulazio epea zabalik dago, eta hilaren 22an bukatuko da. Ikastaroa ekainaren 25ean hasi eta uztailaren 27an bukatuko da.

Azpeitiko Udal Euskaltegiak HABEren 3. mailako edo EGAko titulu ofizialak eskuratzeko ikastaroa eskainiko du ekaina eta uztaila bitartean. Ikastaroa ekainaren 25ean hasi eta uztailaren 27an bukatuko da. Astelehenetik ostiralera emango dira eskolak, eta lau ordu eta erdiko iraupena izango du. Titulua eskuratzeko azterketa, berriz, irailean izango da.

Ikastaroaren kostua 148,32 eurokoa da. Kopuru horrek matrikula (133,92 euro) eta materiala (15 euro) barne hartzen ditu. Dena den, bekak eta diru-laguntzak lor daitezke.

Izena emateko epea zabalik dago jada, eta Euskaltegiaren egoitzan edo 943-81 19 47 telefonora deituta inskribatu daiteke. Informazio gehiago, hemen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide