Glual enpresa Londresen da, energia berriztagarrien eta itsas-eolikaren ferian parte hartzeko

Uztarria.eus 2012ko eka. 13a, 20:13

EAEko beste zazpi enpresarekin partekatuko du erakustokia, Eusko Jaurlaritzaren bitartez. Besteak beste Azpeitian lantegia duen Tecnalia ere enpresa multzo horretan dago.

Londresen ekainaren 13an eta 14an egingo da Global Wind Offshore izeneko azoka, energia berriztagarrien eta, bereziki, itsas-eolikaren inguruan mundu mailan egiten den feriarik garrantzitsuenetakoa.

Eusko Jaurlaritzak, Energiaren Euskal Agentziaren, Energiaren Klusterraren eta Euskal Herriko Itsas Foroaren bidez, eta EAEko zortzi enpresak hartuko dute parte azoka horretan, Basque Country, working together izendapen bateratuarekin. Euskal erakundeek eta enpresek erakustokia partekatuko dute.

Azpeitiko Glual da egunotan Londresen ordezkaritza duen enpresetako bat. Besteak beste Azpeitian lantegia duen Tecnalia ere enpresa multzo horretan dago.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide